2023/09/28

X Areatzako Martxa. INFOMAZINOA

Zapatu honetan X. Areatzako Mendi Martxa izango da. Areatzan goizeko 08:00etan emongo jako hasiera. Eta egun itzela izango da!


Hemen, X. Areatzako Mendi Martxaren inguruko informazinoa bidaltzen dogu: 

- Irteera eta helmuga: 08:00 Areatzako Gudarien plaza. (Martxa laburrekoan autobuse markatuta egongo da)

Egunean bertan ezin da izenik emon.

07:00etatik 07:45era, X. Areatzako Mendi Martxako partaide guztiek Areatzako plazatik pasau behar dire. Partaide guztiek Areatzako Mendi Martxako tiketa jasoko dabe. Tiket honek autobusean sartzeko (laburrekoak), horniketatan sartzeko, oparie hartzeko eta Oktoberfesten parte hartzeko balio dau.

Txakurrekaz ezin da parte hartu.


        Martxaren ezaugarriak


Martxa luzea.  28km 1500m. 2 horniketa punto. Solido eta likidoak.  (+4 iturri ibilbidean zehar)

Martxa laburre. 21km. 700m.  2 horniketa punto. Solido eta likidoak. (+3 iturri ibilbidean zehar)

Horniketa 1. Luzean, 8,5. km.  Horniketa puntu hau 10.30etan itxiko da.

Horniketa 2. Luzean 17,5Km. Laburrean 10 km.  Horniketa puntu hau 13.00etan itxiko da.

Martxa bietan aukera egongo da Arranbeltza (1284 m-Areatzako punturik altuena) igoteko. Igon gure ez dauenak, martxea bardin-bardin jarraitu ahalko dau. Bertan, bidegurutzean, markak egoteaz gain, antolakuntzakoak egongo gara.

- Martxa amaieran dutxak erabilteko aukera egongo da. Markatuta egongo da dutxak non dagozan jakiteko. 

- Areatzako Gudarien plaza. Helmuga. Bertan egongo dan horniketa puntua eta oparien txokoa, 15:30ean itxiko da. Hau da, X. Areatzako Mendi Martxako partaide guztiak 15:30erako Areatzako plazan egon behar dira. 

Parking. Kotxea aparketako hainbat leku egongo dira. Karpoko landa, Bolibarreko parkingna, Iturrimorroko parkingna, eta txalet inguruko espaloia. 


        Kontuan hartu beharrekoak


- Mendi martxa bat da. Ez konpetitiboa.

Mendia eta natura errespetatu. Ez bota zaborrik, horniketa puntuetan zaborra botatzeko aukera egongo da.

- Martxan zehar argazkiak egingo dira. Blogean, Facebook eta Instagramen argitaratuko dira.

- Martxan izena emondako guztiak seguro bat eukiko dozue. 

- Ibilbidean zehar anbulantzia bat be ibiliko da.


Beste barik. Informazio hau baliagarria izango dalakoan...Zapatu goizerarte! Eguraldi ederra espero da, beraz, krema emon...